Atal honek eskuzko autodiagnostikorako zenbait dokumentu jartzen ditu enpresen eta langileen eskura, Euskalaridoren arrisku-kudeaketarako tresnan erabilitako irizpide berberetan oinarrituta. Zerrenda horiei esker modu autonomoan ebaluatu daiteke prebentzio-neurrien betetze-maila, puntu kritikoak identifikatu daitezke eta antolakuntzan, prozesuetan eta lan-baldintzetan hobetzeko aukerak antzeman daitezke.
Helburua berrikuspen azkar, praktiko eta eskuragarria erraztea da, kultura prebentiboa indartzen eta lan-ingurune seguruago eta eraginkorragoetara aurrera egiten laguntzeko.
Ondorengo ikonoan, enpresako lan-baldintzak lantokika autoegiaztatzeko aukera emango duen Excel dokumentu bat deskarga daiteke.
Jarraian, Word formatuko txantiloiak jartzen dira eskura, lan-baldintzen autoegiaztapenaren emaitzak jasotzeko


