LAPeko Autodiagnostirako Tresna
AUTOKUDEAKETARAKO TRESNA BERRITZAILEEN BIDEZ ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETAN LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO ARAUDIA GENERO IKUSPEGIAREKIN BETETZEAREN SUSTAPENA
Informazio gehiago
Web plataforma hau autokudeaketarako gida praktiko gisa egokitutako soluzio digitala da. Azterketa zorrotz eta osoa eskaintzeko, autodiagnostikoa LAParen arloko funtsezko gai-multzo batean dago egituratuta (arrisku-ebaluaziotik hasi eta prestakuntza zein osasun-zaintzaraino, baita meatzaritzaren arloko betebehar espezifikoetaraino ere, aplikagarriak badira). Bloke bakoitzak 8 eta 12 galdera bitarteko galdetegi arin bat du, eta horri esker, modu errazean ebaluatu ahal izango dituzu zure enpresaren betetze-maila eta prebentzio-heldutasuna. Amaitzean, tresnak txosten pertsonalizatu bat sortuko du era automatikoan, indarguneak, hautemandako gabeziak eta hobekuntza-jarraibideak jasoz.
Laneko Arriskuen Prebentzioa (LAP) eraginkortasunez kudeatzeko ezinbestekoa da genero-ikuspegia modu zeharkakoan txertatzea. Gizonek eta emakumeek errealitate fisiko eta antolakuntza-errealitate desberdinei egiten diete aurre; alde horiek ETEetan ikusaraztea funtsezkoa da langile guztientzat lan-ingurune seguru, bidezko eta osasungarriak bermatzeko.
Autodiagnostikoak hasierako galdetegi bat du, eta zuk markatzen dituzun gaien arabera, LAParen arloko gai espezifikoagoetara eramango zaitu.